sábado, julio 29, 2006

EUSKAL HERRIKO BAKEAREN ALDEKO BLOGARI AURRERAKOIAK

EUSKAL HERRIKO BAKEAREN ALDEKO BLOGARI AURRERAKOIAK

GUK:

Ezkerraren familia-moeta guzti-guztietatik (sozialdemokratak, komunistak, anarkistak...) etorritako blogari aurrerakoiek.

Espainiako Erreinuko eta Frantziako Errepublikako nazionalismoen fenomenoa dela-eta oso bestelako ideiak ditugunek.

Giza Eskubideen defendatzaile garenek, nazioarteko zuzenbideak eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak jaso bezala defendatu ere.

Blogosferaren eremuan, iritzi sortzaile gisa, eragin handiago zein txikiagoarekin, geroz eta gizarte-erantzukizun handiagoa dugunek,

KONTSIDERATUZ

Euskal gatazkak biktima gehiegi eragin duela, bai eta jende gehiegirengan giza eskubideen bortxaketa gehiegi ere.

Duela zenbait hilabete Euskadi Ta Askatasunak (ETAk) iragarritako su-eten iraunkorra, eta bai ETAk bai Espainiako Gobernuak elkarrizketa bat aurrera eramateko erakutsitako borondatea, aukera historiko bat dela Euskal Herrian terrorismoari amaiera emateko.

José Luis Rodríguez Zapatero presidentea buru, Espainiako Gobernuak ETArekin negoziatzeko hartu duen erabakiak Diputatuen Kongresuaren sostengua jaso duela gehiengo osoarekin.

Badela Espainiako eskuin nazionalistaren elementu atzerakoienek antolatutako kanpaina bat oraindino hasi ere egin ez den bake-prozesu bat lehertarazteko.

Kanpaina hori hiru frontetan aitzinatzen ari direla: mediatikoan, sozialean eta politikoan.

Politikaren alorrean Partido Popularra (PP) tentsio politikoa nahita gehitzen ari dela diskurtso su-piztaile eta demagogiko batekin (diskurtso horretan, elkarrizketa "errendizio" modura aurkezten dute eta ETAren aurkako ustezko irmotasun bat baliatu nahian dabiltza Espainiako tokirik atzeratu eta karpetobetonikoenetan botoak ateratzeko).

Mediatikoki zenbait hedabide baditugula (hala nola COPE eta Libertad Digital), dudatan jartzen dutenak 2004an demokratikoki hautatutako espainiar Gobernuaren zilegitasuna, eta hor dabiltzala zalantzaren itzala zabaltzen gobernu honek terroristen konplize ote den. Halaber, etengabe ari direla iraintzen eta erasotzen Espainiako eskuin nazionalistaren elementurik moderatuenei, PPk inondik ere bat egin ez dezan Euskal Herriko bake-prozesuarekin.

Gizarte mailan kanpaina doilor bat badela Francisco-José Alcarazek zuzentzen duen AVTek bultzatutakoa (egia esan, azkenean lotsa guztia galduta dabil eta hor ari zaigu zaku berean nahasten Euskal Herriko bake-prozesuaren kontrako kritikak 2004ko martxoaren 11ko Atotxako atentatu lazgarrien egileei buruzko zalantza konspiranoikoekin, PP-k gai honetan darabilen diskurtsoari itsu-itsuan jarraituz). Kanpaina horren helburua dela erakustea eurak direla ETAren terrorismoaren biktimen ordezkari bakarrak gero ETArekin egin litekeen edozein negoziazio gaitzesteko, "hildakoekiko errespetua"-ren agiriak partituz.

HORI DELA-ETA ESATEN DUGU:

Zuzenbide Estatuak eta Demokrazioak irmotasuna erakutsi arren, halere posible dela negoziazioaren bidetik bideratzea legeen eta Giza Eskubideekiko errespetutik apartatutako hainbat gizarte- eta politika-eragile garrantzitsu.

Espainiako eskuin nazionalistaren eta haren erakunde politiko nagusiaren (PP-ren) kanpainak helburu bat daukala: erakunde horrek duen interesa bere boto-iturri nagusietako batek (ETAren terrorismoaren inguruko demagogiak) aurrerantzean ere bere horretan segitzea, sufrimendua eraginda ere.

Bai PP-k bai haren lekaio mediatikoek zabaltzen dituzten aldarri su-piztaileek ("totalitarioekin ezin daiteke negoziatu, haiek azpiratu beste aterabiderik ez dago") zerikusi gutxi daukate alderdi gisa duten jatorriarekin, Alianza Popularrarekin, alegia. Alderdi hori erregimen faxista eta totalitario bateko ministro ohi batek fundatu zuen, eta esan behar da erregimen horretako buruzagiak (ministro izandako hori barne) ez zirela sekula epaituak izan eta, gainera, Espainiako erregimen demokratiko berrian modu naturalean eta lehengo bihurrikeriak ordaindu gabe sartu zirela, hain zuzen ere, denboraren buruan PP izango zen erakunde berri horren bidez.

Espainiako eskuin nazionalistak oroimen txarra daukala bere etorkiaz ez ezik baita iragan hurbilaz ere: ahaztu egiten baitu José María Aznar-rek berak ere ETArekin hitz egin zuela erakunde horrek 1998an su-etena aldarrikatu zuelarik.

ETAren terrorismoaren biktimak kolektibo heterogeneoa direla eta oso ideia desberdinak dituztela Espainiako Gobernuak ETArekin aurrera eraman lezakeen elkarrizketa-prozesu bati buruz. Hortaz, kolektibo hori ezin da ahots bakar batean sartu, eta are gutxiago zuzendaritza sektario eta politizatu batek (espainiar eskuin nazionalistaren lerroetan argi eta garbi sartuta dagoenak) bahituta daukan elkarte baten ahotsean; biktimek elkarte bat baino gehiago izaki.

Nolanahi ere, biktimekiko errespetua bat dela eta beste bat biktimei arrazoia ematea: terrorismoaren biktimek ere egin dezakete hutsik.

Hiritar guztion ardura dela, eta hiritar aurrerakoiena batik bat, zuzenean lan egitea kanpaina horri erantzuteko, mehatxu egiten diolako Euskal Herrian zabaltzen ari den bake prozesuari,

Horregatik, ADITZERA EMATEN DUGU:

Babestu egiten dugula ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketari hasiera ematea, baina horrek ez du esan nahi uko egiten diogunik prozesu horren garapen konkretua baloratzeko eta kritikatzeko (banaka zein talde gisa) dugun eskubideari.

Eskerrak eman nahi dizkiegula lehendik ere (aspalditik zein arestitik) elkarrizketa bidezko konponbide baten alde egin duten guztiei, aurre egin beharra izan baitute bai Espainiako eskuin nazionalistari baina baita Espainiako Ezkerraren eta gizartearen zati –batzuetan handi samar– baten konprenitu ezinari ere, baita are ETA erakundeari berari ere, behin baino gehiagotan bizitza bera ere galtzeraino.

Borondate irmoa dugula Bakearen etsaiei orain eta beti aurre egiteko (etsai horiek edozein pentsaera politiko izan eta edozein bide erabiliagatik), ezkerreko gizon-emakume garen aldetik dugun konpromisoari dagokion moduan.

Espainiako Erreinuko hiritar guztiei dei egin nahi diegula (edozein pentsaera politiko izanda ere), bake bidez mobilizatu daitezen Euskal Herrian elkarrizketa eta bakerako prozesu bat irekitzearen alde, bide horrek bai terrorismoari berari bai terrorismo horrek Giza Eskubideei egiten dizkien bortxaketei behin eta betiko amaiera ekar diezaien.

NEGOZIAZIOA, GURE IZENEAN BAI

3 Comentarios:

Blogger José Carlos: dijo...

La Ley de la Dependencia y los derechos humanos del PSOE

Los países libres son aquéllos en los que son respetados los derechos del hombre y donde las leyes, por consiguiente, son justas." Maximilien De Robespierre (1758-1794) Político francés líder de la Revolución.


SOBRE LA LEY DE LA DEPENDENCIA.......

Es cierto y os tengo que felicitar es necesario profundizar en los derechos sociales y especialmente teniendo en cuenta los cambios producidos en la sociedad; la Ley de la dependencia es un paso adelante, un paso que los profesionales de la acción social estabamos pidiendo a gritos, pero no nos engañemos lo peor aunque queda por hacerse, es de reconocer que abrís una puerta importante y una filosofía que se necesitaba, pero no os olvideís que por esto no os pagamos, y os pagamos bien, qué pasa con todos los problemas que aquejan a la sociedad, qué pasa con las promesas escritas en vuestro programa electoral, qué pasa con la condena de hace unos días dictada por el Tribunal Europeo de Derechos Humanos que sentenció que vulneraís derechos humanos y que el régimen disciplinario de la Guardia Civil es inaplicable,qué pasa con los despidos en aplicación de ese régimen de los guardias demócratas que fueron expulsados por solicitar un derecho humano como es el de asociación ante el registro de asociaciones, sr. Blanco el jugador de bolos siempre tiene un riesgo tirar todos los bolos o algunos , lo difícil es no hacer alguna de las dós cosas; en algo tienen que acertar puesto que en el resto de las materias lo único que vienen haciendo es incumplimiento tras incumplimiento;
Les reclamamos el cumplimiento de los derechos humanos, es impresentable que siga dando charlas cuando a sus espaldas lleva la cruz de no respetar los derechos humanos, el dos de noviembre de este año 2006 el tribunal europeo se lo ha dicho, y se lo ha escrito, los Guardias Civiles también son humanos, qué triste es ver cómo está negociando con ETA y no escucha a los Guardias Civiles que piden justicia y democracia, mejor dicho derechos humanos que ustedes vienen vulnerando, Sr. Blanco , menos palabras y más hechos para eso los clientes-ciudadanos españoles les pagamos, pero visto lo visto sigan subiéndose el sueldo que le pagamos todos, !Ah! de nuevo, censurelo si puede, sé que lo hace con asiduidad en su blog, censure si puede en éste, estoy seguro que no se atreve porque no puede, pero tenga la seguridad que este artículo será difundido por muchos foros que no le harán ningún bien, si puede censure como hacía e hizo su difunto amigo Franco, no se olvide de que los grandes problemas empiezan por cosas muy pequeñas, no menosprecie a nadie el tiempo nos dirá quién tiene razón en esta guerra, los guardias civiles que pedimos derechos humanos o los políticos que viven de su conculcación, señor Blanco, piense luego exista...

8:02 p. m.  
Anonymous Anónimo dijo...

COMO ARTISTA SENCIBLE A LA PAZ ENTREGUE UN GRAN MURAL AL FORO ERMUA PARA LA PAZ EN TAN QUERIDO PAIS VASCO.DIGO QUERIDO POR DOS RAZONES,1-QUE AMO MUCHO A ESPAÑA POR HAVER EMIGRADO EN 1982 Y DESDE ESA FECHA ENTREGUE TODO MI ARTE Y CORAZON A ESTA BELLA TIERRA.
WWW.CCARLOSACOSTA.BLOGSPOT.COM /ES INFORMACION.2-POR SER DE DECENDENCIA VASCA,POR MI APELLIDO,AZUAJE.
ES ADSURDA LA GUERRA ENTRE VASCOS,ESA SEPARACION ANTI HUMANA,QUE DEBE DE TERMINAR POR QUE TODOS SON ESPAÑOLES,CON UN GRAN CORAZON DE PAZ.
DESDE LA BIBLIOTECA NACIONAL DE ESPAÑA INVESTIGADOR 182726.
CARLOS ACOSTA AZUAJE/SI DESEAN HACER ENLACES LO PUEDEN HACER,BUSCANDO POR,GOOGLE.COM /CARLOS ACOSTA FORO ERMUA/CARLOS ACOSTA AZUAJE DERECHOS HUMANOS/PRENSA VASCA/VENEZOLANA/WWW.CCARLOSACOSTA.BLOGSPOT.COM /GRACIAS POR SU ATENCION Y A SUS ORDENES.

10:48 a. m.  
Anonymous Anónimo dijo...

Who knows where to download XRumer 5.0 Palladium?
Help, please. All recommend this program to effectively advertise on the Internet, this is the best program!

10:31 a. m.  

Publicar un comentario

<< Portada